XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hoa klubera.

Deia berriro entzun zen, ozenago oraingoan.

Bingo nekaturik joan zen leihora.

Bost bat zentimetro jaso zuen leihoa.

- Zer nahi duk?

- Aurrera, Aire hotza sartzen zaidak.

- Gogoan al duk neska hura...Cici?

- Bai, gogoan diat Cici esan zuen Bingok.

Billy Wentworth behin batean Ciciz maitemindu zen Bingoren patioan.

Kunplimenduz egin zuen bere buruaren aurkezpena Willy Wentworth naiz esanez baina maitasuna ihardesteke gelditu zen.

Bingok egundoko errespetua zion ihardesteke hitzari, zeren hura ikusi edo entzun orduko, nahiz eta zer esan nahi zuen ez jakin, norberak bai baitzekien ez zuela halakorik gertatzerik nahi.

Billy Wentworth-ek esan zuen:

- Aizak, jakin beharra zaukat zerbait opari egingo didan Eguberrietan ala ez.

- Behar bada ez.

- Zergatik diok hori?

- Ezin hau begi-bistan ikusi, Wentworth.

- Nolatan egingo dik eguberri-oparia?

- Nola dakik ezin nauela begi-bistan ikusi?

- Nigandik iheska ibiltzeak ez dik esan nahi begi-bistan ikusi nahi ez nauenik.

- Baliteke gogorrarena egiten ibiltzea, ez ala?

Bingok ezetz esan zion buruaz.